Biomagnetismoa

Biomagnetismoa armonia fisikoa, mentala eta espirituala lortzen laguntzen digun teknika da, osasun egoera onean egon ahal izateko.

Gorputzaren energiaren oreka

Biomagnetismoa naturopatiaren metodologia bat da. Chakrak lantzen dira, blokeatutako emozioak, eremu magnetikoak eta desoreka energetikoak. 

Metodologia honekin gorputzaren energiarekin lan egiten da, gorputza energia dela ulertzen delako eta, energia hori landuz, gure ongizatea hobetu daitekeelako. Desorekak, aldaketak eta kongestioak tratatzen dira, atomoa eta bere eremu magnetikoa orekatuz. 

Gure gorputza materia da, eta materia atomoz osatuta dago. Atomoak energia-unitate txikienak dira elementu kimiko batean. Gure gorputza energetikoa da, atomoz eta partikula elektroenergetiko guztiak dituzten zirkuitoekin beterikoa. 

Energiaren baldintzatzaileak

Estresa, elikadura desegokia, ingurumeneko kutsadura edota gorabera mental eta emozionalek sortzen dituzten aldaketak eta kongestioak gorputzaren energiaren oreka aztoratzen dute, gure osasun fisiko eta mentala baldintzatuz. Atomoa eta haren kanpo magnetikoa orekatuz, biomagnetismoa puntu horretan egiten du lan.